'Nimona', Zinema Txikiaren hurrengo proposamena
Proiekzioa larunbat honetan (hilaren 7an) izango da, 17:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Pasaiako Zinema Txikiak urteko bigarren saioa programatu du larunbat honetarako (hilaren 7a). Saioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:00etan, eta Nimona da proiektatuko duten filma. Proiekziora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 16:30ean irtengo da Trintxerpeko ontziralekutik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian.
Sustatzaileek gogorarazi dute aretora ezingo dela janaririk eta edaririk sartu, eta are gutxiago lurrera bota.

