Oiartzun ibaira orgak bota dituztela salatu du herritar batek
Erosketak egiteko bederatzi orga aurkitu ditu bizilagun batek ibaian; horrelakoak aurkitzen dituzten lehenengo aldia ez dela salatu dute sareetan.
Noski Errenteria erabiltzaileak Facebook kontura igo duen irudia. Herritar barrek sare sozialetan salatu du Oiartzun ibaira bederatzi erosketa orga bota dituztela. “Dibertitzeko errespetua alboratu eta ibaia baldintza horietan utzi behar denean…”, dio banakoak.
Zenbait irudi igo ditu Facebookera, eta hainbat erabiltzailek euren haserrea eta ezinegona partekatu dituzte argitalpen horretan bertan. Beste batzuen artean, bizilagun batek nabarmendu du ez dela lehenengo aldia orgak Oiartzun ibaian aurkitzen dituela.
