Domiko eta Erreka proiektuen inguruan hausnartzeko, batzar irekia
Karrika auzoko Artaso elkartean izango da informazio saioa, hilaren 12an, 19:00etan. Bianditz Domiko bizirik! taldeak egin du deialdia.
Repsol kanpora! Mendiak bizirik lelopean, batzar irekia egingo dute hilaren 12an, Karrikako Artaso elkartean.
Domiko eta Erreka proiektuaren berri emango dute hitzorduan, eta 19:00etan hasiko da saioa.
Urtarrilaren amaieran Repsol parean egin zuten elkarretaratzea Bianditz Domiko Bizik Repsol kanpora lelopean.
