'Hezur berriak' bertso saio literarioa egingo dute hilaren amaieran

Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Alaia Martin ariko dira bertsotan hilaren 28an, pleno aretoan.

'Kontrako eztarritik' bertso saio literarioko artxiboko irudia.

Martzelina Bertsozale Elkarteak Oiartzungo Udalaren languntzarekin Hezur berriak bertso saio literarioa du hilaren 28rako. Pleno aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta hiru emakume ariko dira bertsotan: Miren Amuriza Plaza, Oihana Iguaran Barandiaran eta Alaia Martin Etxebeste.

Musikaz Ines Osinaga arduratuko da, eta gai emaile lanetan, berriz, Ane Labaka Mayoz ariko da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.