Gipuzkoako herriartekoaren lehen fasea Girizian jokatuko dute
Martxoaren 28ra bitartean lehen faseko saioak ari dira jokatzen, eta hilaren 20an Oiartzungo Intxixuk eta Oreretako Orereta taldeak lehiatuko dira.
Bertsolaritzako Gipuzkoako herriarteko txapelketaren lehen fasea jokatzen ari dira, eta datorren astean Oiartzunen egingo du geldialdia, hurrenez hurren, Oiartzungo Intxixuk eta Oreretako Orereta taldeak lehiatuko baitira Girizia elkartean.
Gipuzkoan taldekako txapelketa egiten den hirugarren aldia da aurtengoa, eta antolatzaileek aurkezpenean jakinarazi zuten inoiz baino parte hartze handiagoa izan dela.
Txapelketa honela banatzen da: lehen fasea, bigarren fasea, finalaurrekoak eta finala, eta oraindik lehen fasean ari dira. Zehazki, hala jarraituko dute martxoaren 28ra bitartean, eta finala, berriz, maiatzaren 30ean jokatuko da Aiako probalekuan.
Oiartzungo hitzordua hilaren 20an (ostirala da) izango da, 20:00etan, eta afari zein bertso saioko txartelek hamabost euro balio dute.
