Bertan behera utzi dute bihar arratsaldeko inauterietako performancea
Eguraldiaren iragarpena dela eta, haize errotaren instalazioaren antzerkia datorren ostiralera (hilak 20) atzeratu dute.
Inauterien aitzakian, herriko talde batek jakinarazi zuen haize errota bat instalatuko zuela Doneztebe plazan, bihar.
Inauterietako performancea da, hain zuzen, proiektu eoliko berriaren aurkezpenarena, eta bihar ziren egitekoak antzerkia hasiera batean, baina, eguraldiaren iragarpena ikusita, datorren ostiralera (hilak 20) atzeratu dute hitzordua. Arratsaldeko seietan izango da emanaldia.
