Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dokumental bat barrenak goxatzen laguntzeko

‘Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak’ dokumentala emango dute bihar Landetxen. Dolu perinatala sufritu duten zenbait aitaren ikuspuntua partekatzen du ikus-entzunezkoak, betiere emakumearen sufrimendua gutxietsi gabe.

'Aitatxo. Isilarazitako ahotsak' dokumentaleko irudi bat. Arteman Komunikazioa
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/02/20

Modu askotan senti daiteke mina. Fisikoa edo emozionala izan daiteke, eta ikusezina ere izan daiteke kasu batzuetan. Ukitu daiteke, baina ez beti, eta zenbaitetan min horren zergatia jakin badakigun arren, beti ez da erraza kokatzea min hori nondik eta zergatik datorren. 

Dolu prozesuaren bitartean sentitzen dena eta maite den norbaiten galera dira gizakiak senti ditzakeen min sakonenetakoak. Gizakia, unea heltzen denean, gurasoez agurtzeko prest omen dago. Baina, zer gertatzen da seme-alabak agurtu behar direnean? 

Atsekabea, bereziki norbaiten heriotzak sortzen duena da dolua, eta horretaz mintzo da Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak ikus-entzunezkoa.  

Mikel Perez Pintado eta Anakotz Lasarte Zangitu aita dira, eta euren haurrak galdu izanak elkartu ditu. 2017an hil zen Danel, Perezen semea. Gari, berriz, duela hamabi urte hil zen, eta duela zortzi Ekai. Lasarteren semeak ziren biak. Haurrak hil zitzaizkienean eta dolu prozesu betean murgilduta zeudela, baztertuta eta zokoratuta sentitu ziren Perez eta Lasarte, eurak sufritzen arituko ez balira bezala. 

“Badirudi gizona izate hutsagatik egoera orori egin behar diogula aurre, eta dokumental honekin esan nahi dugu aita garenok ere sentimenduak ditugula, eta sufritzen dugula. Sentimenduak adierazteagatik ez gara ahulagoak, sentitzen duguna kaleratzeko eskubidea daukagu. Pertsona orok behar du dolua lantzeko eta gure seme-alabengatik sentitzen dugun sufrimendua bizitzeko espazioa”, esan du Perezek.

Lasarteren bizipenak ere berdintsuak izan dira. “Nik pasatu nuen dolua, dolu ez onartua izan zen gizartearentzat. Nire emaztearen atzean sentitzen nintzen, denak emaztearengana joaten baitziren doluminak ematera, eta ni bigarren plano batean geratzen nintzen. Ikusi nuen gabezia bat zegoela; gizarteak gizona indartsu moduan eta emakumea ahul moduan definitu ditu. Uneoro ‘orain aurrera egin behar duzu’ eta ‘zaindu emaztea’ bezalako mezuak entzuten nituen, eta prozesu horretan sentitu nuen hutsune hori ikusarazi nahi nuen”. 

Aitatxo dokumentalak seme edota alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme edo alabaren bat hil zaien lau aitaren testigantzen bitartez, dokumental horrek haien sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Zehazki, aita bakoitzak egoera horri nola aurre egin dion azaltzen da, «gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe eta aitei hitza emanez, horrelako egoeren aurreko esperantza mezu bat» zabaltzen du lanak. 

Dolu eskubidea aldarrikatu nahian
Lasarteren ideia izan zen dokumentala egitea, eta buruan zarabilen horri forma emateko Iñaki Peña medikuarekin elkartu zen, hark eginak baititu beste dokumental batzuk. “Nire esperientzia zein zen kontatu nion, eta esan nion aitaren dolua bistaratu nahi nuela. Berak gidoi bat egiten lagundu zidan, eta familia batzuk elkarrizketatu genituen gero”, azaldu du. 

Bidegin doluari eta gaixotasun larri aurreratuari laguntzeko zerbitzua da, eta Izaskun Andonaegi bertan lan egiten duen terapeuta da; dokumentalean ere badu zer esana. Bada, Perezek eta Lasartek bertan egin zuten terapia, eta Andonaegik Perezi komentatu zion Lasarte dokumental bat egin nahian zebilela, eta ea horretan parte hartu nahi ote zuen. Horratx Perezen erantzuna: “Izaskunek nire bizitzako momentu txarrenean lagundu zidanez, ezin nion ezezkorik esan”. Hartara, elkartu, aurkeztu, eta lanari buruz hasi ziren hitz egiten.  

Perezek eta Lasartek, biek ala biek aitortu dute gizartea oro har ez dagoela prest haur baten heriotzari aurre egiteko, baina sinistuta daude dokumentala ere egoera horri aurre egiteko tresna bat izan daitekeela. “Dokumentalaren harrera oso ona izan da, eta emanaldiak egiten joan garen heinean aita asko jarri dira gurekin harremanetan laguntza eskatzeko zein eskerrak emateko”, jarraitu du Lasartek. Are, haren ustez “politena” da ikus-entzunezkoak jendeari pentsarazi egiten diola, eta saiotik gaiaren inguruan hitz egiten ateratzen direla; “gaiak interesa piztu du”, gehitu du. 

Bide beretik jarraitu du Perezek, nahiz eta aitortu duen bizitako esperientziaren inguruan berriro hitz egiteak “barruak mugitu eta sentimenduak berpiztu” dizkiola. Haatik, badaki jendearentzat lagungarria dela euren bizipenak partekatzea. “Sentitzen dut beste guraso batzuei laguntzen diedala nire istorioa kontatzean, sentituko baitute ez daudela bakarrik eta ez direla horren arraroak. Ulertuak sentiarazten dira, edo hala sentitzen ginen gu, behintzat, terapia egiten genuenean. Beste guraso batzuei ulertuak izaten laguntzen diet, baina nire semearen omenez egindako lana ere bada dokumentala”. 

Dokumentala bihar, Landetxen
Aitatxo. Isiltasuneko ahotsak dokumentalean lau aitek kontatzen dituzte euren bizipenak. Lasartek aurreratu du “kasu bortitzak” direla ikus-entzunezkoak jasota daudenak, baina gertatu zaiena eta horri aurre nola egiten dioten kontatzen dutela: “Dolu prozesu batean dagoen pertsona batek hori ikustea oso garrantzitsua da, erakusten baitugu laguntza eskatuz eta indarra ateraz aurrera egin dugula”. 

Perezek bat egin du Lasartek esandakoekin: “Dokumentalak balio du gu egon ginen egoera berean daudenek jakin dezaten eskubidea daukatela dolua bizitzeko, eta une hauetan sentitzen dutena azaleratu behar dutela”.

Gauzak horrela, Oiartzungo Esku Hutsik elkarteak udalarekin elkarlanean antolatutako proiekzioa eta solasaldia bihar (hilak 21, larunbata) izango dira, Landetxen, 19:00etan. Sarrerak sarrerak.oiartzun.eus helbidean edota leihatilan erosi behar dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.