Urmendik batzar irekia deitu du gaur arratsalderako
Urmendiren aldeko herritar talde batek batzarrera deitu ditu oiartzuarrak. Bilera 17:00etan izango da, Kontzejupe plazan.
Urmendiren aldeko herritar talde batek batzar irekia deitu du gaur arratsalderako. Hitzordua arratsaldeko bostetan izango da, Kontzejupe plazan. Eusko Jaurlaritzak bere Haurreskolak Partzuergoan sartzeko egindako eskaintza izango da gai nagusia. Gainera, asteazkenean egingo duten udalbatzarreko gai nagusietako bat izango da Urmendi haur eskolarena. Udalak Jaurlaritzaren eskaintza horren gainean egindako herri proposamena (Haurreskolak Partzuergoa izatea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sartuko dena) landuko da udalbatzarrean.
Urmendi, beti herri! lelopean egin dute deialdia, eta herritarrak animatu dituzte topaketara.
