Argia ikusi du Oiartzungo Korrika Kulturalaren egitarauak
Bihartik hasita, hamaika jarduera antolatu dituzte. Alabaina, oraindik ekintza gehiago iragarriko dituztela aurreratu dute.
Hasi da atzera kontua. Egunak geratzen dira Korrikak Oarsoaldeko herriak zeharkatzeko, eta, horren harira, zenbait eragile gogor ari dira lanean. Oiartzunen handira ospatu nahi dute Korrika, eta, bide horretan, Korrika Kulturala egitaraua aurkeztu dute.
Hamar ekitaldiko jarduera sorta da gaur-gaurkoz argitaratu dutena, baina Intxixu AEK-tik adierazi dute hori aurrerapena baino ez dela, eta informazio gehiago euren sareetan emango dutela.
Alabaina, hona hemen oraingoz argitaratu dituzten ekintzak:
- Hilak 27, 18:00
- Agur Peter Pan antzezlana
- Hilak 28, 18:30
- Aurresku txapelketa
- Martxoak 1, 19:00
- KAKA antzezlana
- Martxoak 13, 19:00
- Biziminak. Dolua hitzetan errezitaldi emanaldia: Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena eta Olatz Mitxelena. Idoia Hernandez Hatxe, Izaro Telletxea eta Ainara Lasa.
- Martxoak 14, 19:30
- Uran-zu kontzertua (Soinuenea)
- Martxoak 15, 19:00
- Pinpilinpauxa horiak antzezlana
- Martxoak 16, 18:00
- Laburbira film labur emanaldia
Egitaraua osatzen duten hitzordu guztiak Landetxen izango direla aurreratu dute.
