Apirilaren 11ra atzeratu dute 'Hezur berriak' bertso saio literarioa
Partaideetako bat ondoezik dagoela-eta, saioa atzeratzea erabaki dute. Aurrerago iragarriko dute kartel berria.
'Kontrako eztarritik' bertso saio literarioko artxiboko irudia. Martzelina Bertsozale Elkarteak antolatuta, bihar ziren egitekoak Hezur berriak bertso saio literarioa, baina partaideetako bat ondoezik dagoela jakinarazi dute berriki.
Hartara, aurreratu dute hitzordu berria apirilaren 11n izango dela, eta aurrerago argitaratuko dutela kartel berria.
