Goñiren memorialeko finalerdietan ariko da Oihan Etxeberria
Egiguren eta Cuairanen aurkako norgehiagoka 22-9 irabazi zuten Etxeberria eta Arbizuk, eta, hortaz, finalerdietan ariko dira.
Goñiren omenezko txapelketako zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan Zumarragan, eta horietako norgehiagoka bat Oihan Etxeberria oiartzuarrak jokatu zuen, Aron Arbizu etxarriarrarekin bikotea osatuta.
Kirolzaletik jakinarazi dutenez, binakako eliteen partidak bi zati “oso ezberdin” izan zituen: lehen zatia, kasu, “oso orekatua” izan zen. Bigarren zatian, berriz, “Egiguren-Cuairan desegin eta zati oso desorekatua” izan zela jakinarazi dute. 22-9 irabazi zuten partida.
Era berean, azaldu dute Etxeberriak eta Arbizuk partidaren hasieratik hartu zutela markagailuaren agintea, “hein handi batean aurkarien opariei esker”.
Gainera, nabarmendu dute oiartzuarrak eta etxarriarrak “beste sendotasun bat” erakutsi dutela, eta finalerdietarako bidea “eroso” egin dutela.
