Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek zenbait partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek zenbait partida jokatu dituzte azken egunetan. Ikusi hemen zenbait irudi, bizpahiru kronika eta emaitza guztiak.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: Afantxo 9 – 5 OKE
Estatuko hirugarren mailan Oiartzungo taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Afantxoren aurka Donibanen jolastutako partiduan. Klubetik azaldu zutenez, partida “oso bizi” hasi zen, eta lehenengo zortzi minutuetan hiruna jarri ziren. Oiartzuarren golak Xabier Oiarbidek eta Kai Jimenok sartu zituzten.
Era berean, gehitu dute lehenengo zatia amaitu aurretik etxeko taldeak beste hiru gol sartu zituela, eta beraz 6 eta 3ko emaitzarekin jarri zirela markagailuan. Bigarren zatian oiartzuarrek “gora egin”, eta bi kontraeraso aprobetxatuz Afantxok beste bi gol sartu zituen.
8 eta 3ko markagailuarekin, “oiartzuarrek ez zuten etsi”, eta Aitzol Salaberriak eta Kai Jimenok aldea murriztea lortu bazuten ere, kontatu dute ez zela nahikoa izan, eta azken jokaldian berriro ere etxekoek gola sartuta, 9-3 amaitu zen derbia.
Gipuzkoako lehenengo maila: Idiazabal 3 – 4 Miren OKE
Gipuzkoako lehenengo mailan, Miren Taberna OKE taldeak hiru puntu eskuratu zituen Idiazabalen jokatutako partidan, baina, nabarmendu dute “oso norgehiagoka berdindua” izan zela.
Diotenez, lehenbizi etxekoak aurreratu ziren, baina Antxon Urrosolok berdindu zuen partida. Haatik, atsedenaldira iritsi aurreko jokaldian etxekoen 2-1ekoa iritsi zen. Alabaina, bigarren zatia hasi eta berehala Aritz Etxegiak berdinketa ezarri bazuen ere, hurrengo jokaldian berriro ere etxeko taldeak 3-2koa sartu zuen.
Partidaren azken hamar minutuetan oiartzuarrek ondo erreakzionatu zuten, eta Antxon Urrosolo eta Kai Jimenoren golei esker 3 eta 4ko emaitzarekin borobildu zuten markagailua.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: OKE 0 – 1 Mondragon
Gizonezkoen ohorezko erregionalari dagokionean, klubetik kontatu dute partida aurkariek etxekoek baino hobeto hasi zutela, eta oiartzuarren akats batean sartu zutela lehen gola.
Lehen zati guztian zehar jakinik atsedenaldira berdinketarekin iristeak zein garrantzia zuen, “jokoan hobetu eta presioan estutzen” hasi ziren etxekoak, eta zenbait gol aukera sortu bazituzten ere, ez zuten berdintzerik lortu.
Azkenik, azaldu dute atsedenalditik bueltan aurkariek atzera pauso bat eman zutela eta horrek oiartzuarrei baloi gehiago izatea ahalbidetu ziela, baina azkenean partida 0-1 amaitu zela.
Hona hemen partida guztien emaitzak:
- Areto futbola B
- Idiazabal 3 – 4 Miren OKE
- Ohorezko erregionala mutilak
- OKE 0 – 1 Mondragon
- Lehenengo erregionala
- OKE 0 – 1 Ikasberri
- Lurralde
- OKE 3 – 1 ST. Tomas
- Gorengo jubenila
- Real Union 4 – 0 OKE
- Jubenila C
- Inter 1 – 1 OKE
- Ohorezko kadete mutilak
- Lagun onak 1 – 3 OKE
- Kadeteak B
- Aretxabaleta 0 – 2 OKE
- Infantila handia
- Zarautz 1 – 2 OKE
- Infantila txikia
- OKE 1 – 0 Igeltegi
- Infantila partaidetza
- OKE 2 – 7 Ekintza
- Infantila F11 neskak
- Arrupe 5 – 1 OKE
- Infantila F8 neskak
- OKE 0 – 1 Arrupe
- Areto futbola hirugarren maila
- Afantxo 9 – 5 OKE
- Ohorezko erregionala neskak
- OKE 3 – 2 Debagoiena
- Baska jubenila
- OKE 1 – 6 Anaitasuna
- Jubenila D
- OKE 2 – 4 Kostkas
- Ohorezko kadete neskak
- OKE 0 – 5 Erreala
- Kadete B neskak
- Hernani 1 – 2 OKE
- Kadeteak C
- Danena 3 – 0 OKE
- Alebina mutilak
- OKE 6 – 1 Texas
- Alebina neskak
- OKE 6 – 4 Real Union
- Alebina mutilak B
- Usurbil 4 – 0 OKE
- Alebina mutilak 2015
- Amara berri 2 – 4 OKE
- Alebina neskak 2015
- Urnieta 2 – 4 OKE

