Landetxeko aparkalekuko igogailua, hiru astez geldirik
Udalak jakinarazi du bihar (hilak 3) hasi eta hiru astez egongo dela geldirik, modernizazio lanak egin behar dituztelako.
Oiartzungo Udalak berriki sare sozialen bidez jakinarazi duenaren arabera, Landetxeko aparkalekuko igogailua geldirik egongo da denbora batez.
Zehazki, bihar (hilak 3) hasi eta hiru astez ezingo da erabili aipatutako igogailu hori modernizazio lanak egin behar dituztelako.
