Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzun tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera egin dute

Eusko Jaurlaritzari egindako eskaera udala lantzen ari den etxebizitza plan integralaren parte da. Otsaileko bilkuran onartu zuten eskaera egitea.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/03/02

Oiartzungo Udala “desio den etorkizuneko Oiartzun irudikatu eta herritarren beharretara egokituko den etxebizitza plan integrala diseinatzeko” lanean ari da, eta, diotenez, horretarako “bere esku dauden eskumen guztiez baliatzen ari da”. Hori horrela, azaldu dute etxebizitza plan integral horren erpinetako bat dela Oiartzun tentsio handiko eremu izendatzeko Eusko Jaurlaritzari egindako eskera.

Joana Mendiburu Garaiar Oiartzungo alkatearen hitzetan, eskaera hori ez da erabaki isolatu bat, plan oso baten parte baizik. “Udalak denbora luzea darama etxebizitzaren gaia lantzen, estrategia bat tratatzen, eta erabakiak eta neurriak hartzen. Begirada berarekin jarraituko da lanean hemendik aurrera ere”.

Zehatzagoak izate aldera, iragan otsaileko osoko bilkuran onartu zen aho batez Eusko Jaurlaritzari Oiartzun tentsio handiko eremu izendatzeko eskaera egitea.

Udaletik azaldu dutenez, Oiartzungo Udalaren etxebizitza politikaren oinarriak dira “espekulazioari trabak jartzea, herritar zaurgarrienak babestea, egitura eta antolaketa urbanistikoa jasangarria izatea, eta etxebizitza bizileku gisa lehenestea”.

Plan integralaren erpinak

  • Etxebizitza hutsen inbentarioa: Udala lanean ari dela diote, eta helburua dela egoeraren diagnostikoa egitea, etxejabeen artean alokairua sustatzea, eta hori egindakoan hutsik geratzen direnei ondasun higiezinen gaineko zergan gainkargua aplikatzea.
  • Bzigune eta ASAP programak: Etxebizitza hutsak Bizigune edota ASAP programen bidez alokairuan jartzen dituzten etxejabeek %50eko hobaria dute ondasun higiezinen gaineko zergan. Horrez gain, diote programa horiek euren etxeak baldintza onetan alokatzea bermatzen dietela etxejabeei.
  • Etxebizitza tasatuen salerosketaren eskumena eta kontrola: Saltzaile eta erosleek udalaren bitartez egin behar dituzte tramiteak. “Helburua etxebizitza tasatuak legez dagokien prezioan saltzea bermatzea da”.
  • Eredu guztietako etxebizitzak promozio berrietan: Herrian egingo diren promozio berrietan “eredu guztietako etxeak” egongo dira: alokairu sozialekoak, babes ofizialekoak, tasatuak eta libreak. Horrez gain, promozio berri horien proiektuak garatzeko parte hartzeko prozesuak egin dira auzotarrekin.
  • Etxebizitza eta establezimenduei erabilera turistikoa emateko baldintzak: Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko hala dagokion ordenantza aldatu da erabilera turistikorako etxebizitza eta establezimenduak mugatzeko.
  • Tentsio handiko eremu izendapena: Eskaera egin zaio Eusko Jaurlaritzari. Erantzunaren zain geratuko da udala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.