'Minecraft film bat', Zinema Txikian
Proiekzioa larunbat honetan izango da (hilaren 7an), 17:30ean, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.
Pasaiako Zinema Txikiak saio berri bat programatu du larunbat honetarako (hilaren 7a). Saioa Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da, 17:30ean, eta Minecraft film bat da proiektatuko duten filma. Proiekziora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko ontziralekutik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko. Sarrerak doakoak dira, baina aurretik erreserbatu behar dira Bibe atarian.
