Oiartzungo ordainsaritik GI-20rako sarrera itxiko dute gauean
Gaur gaueko 22:00etatik 06:00etara Bilboko norabidean Oiartzun ordainsaritik GI-20rako sarrera guztiz itxiko dute.
Gipuzkoako Foru Aldundia errepide sarean zenbait berritze lan ari da egiten, eta iragan astean jakinarazi zuten Oiartzungo errepidean zenbait zati itxiko zituztela bihar zein etzi. Alabaina, Aldundiaren planifikazio aldaketak medio, ohartarazi dute gaur egingo dituztela GI-20 errepideko mozketak.
Gauzak horrela, Bilboko norabidean Oiartzungo ordainsaritik GI-20rako sarrera itxita egongo da gaur (hilak 3) gauean. Zehazki, 22:00etatik 06:00etara Bilboko norabidean Oiartzun ordainlekutik GI-20rako sarrera guztiz itxiko dute.
Hala ere, jakinarazi dute Pasaia eta Errenteriara joan nahi duten erabiltzaileek gi-636 errepidea erabili beharko dutela, eta Donostiara joan nahi dutenek, aldiz, bi aukera izango dituztela: GI-636ak GI-20arekin lotura egin arte erabiltzea, zein AP-8a Urumeako lotunera arte (19. irteera) erabiltzea.
