Larunbatean izango da udaberriko HemenGuk azoka
Hamaika postuk osatuko dute hilaren 7ko azoka. 10:00etatik 13:30era egongo da azoka Doneztebe plazako Kontzejupean.
Datorren larunbatean (hilak 7) izango da Oiartzunen egiten den HemenGuk azoka. Bertako produktuekin osatutako azoka izaten da, eta goizeko hamarretatik eguerdiko ordu bata eta erdiak bitartean hamaika postu bisitatzeko aukera izango dute bizilagunek.
Doneztebe plazako Kontzejupean jarriko dituzte herritarrek postuak, eta honako hauek osatuko dute produktuen eskaintza:
- Allende Arnaiz. Artelanak
- Amaia Arizaga. Bitxigintza
- Arraztalo. Barazkiak
- Artexaniak. Artisautza
- Elika. Barazkigintza
- Gezamina. Ogia eta sagardoa
- Kosta. Itsas egurrak
- Kürtöskalács. Gozo hungariarra
- Larremotx. Gaztagintza
- Papurrak. Ogia eta goxoak
- Zituene. Pasta
