Gaur hasiko da Arraguako pala txapelketa mistoa

Kattalin eta Kontxejupekuk bikoteak lehiatuko dira gaur, 17:00etan. Igandean, berriz, Villaluzetarrak Maitane eta Jonen aurka ariko dira.

Iazko edizioko Tronkun lotan eta Pagotxiki bikoteak. @arraguakojaibatzordea

Gaur bertan hasiko da Arraguako pala txapelketa mistoa, eta asteburu honetan bi partida jokatuko dituzte parte hartzaileek, bata gaur eta igandean bestea. Gaurko partida 17:00etan izango da, eta Kattalin eta Kotxejupekuk taldeak lehiatuko dira. Alabaina, igandeko hitzordua 10:00etan izango da, eta Villaluzetarrak bikotea Maitane eta Jonen aurka lehiatuko dira.

Era berean, datozen asteetako partidak zein diren ere jakinarazi dute:

  • Hilak 9, 18:30:
    • Arrauko sokatira taldea – Mugetarrak
  • Hilak 9, 19:00:
    • Hiart – Goiatz / Mugetarrak
  • Hilak 10, 17:00:
    • Irazoki – Sarasti / Mugetarrak
  • Hilak 11, 17:30:
    • Julen – Naiara / June – Iker
  • Hilak 13, 17:30:
    • Irazoki – Sarasti / Hiart – Goiatz
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.