1.500 euroko gutxieneko soldata eskatuko du LABek Alcampon
1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko egitasmoa egiteaz gain, langileen artean dagoen genero arrakalari ere erreparatuko diote hilaren 17an.
Oarsoaldeko LABek zabalduko bideo bateko irudia. LAB Hilaren 17ko greba orokorraren harira, 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatzeko egitasmoa egingo du Oarso Bidasoko LABek Mamut merkatalguneko Oiartzungo Alcampon.
LABetik jakinarazi dutenez, Alcampoko langileek 1.500 euro baino gutxiago kobratzen dutenez, hitzarmen estatala aplikatzen zaie.
Horretaz gain, LABek genero arrakalari ere erreparatu nahi izan dio aldarrikapen horrekin, 1.500 eurotik behera kobratzen duten hiru langiletik bi emakumeak baitira. “Alcampoko langileen gehiengoa emakumeak dira; sektore feminizatua da”, diote.
Gauzak horrela, hilaren 17an Oarsoaldeko LABek elkarretaratzea egingo du Alcampon.
