Ane Elizetxea eta Zituene pasta obradore kooperatiboa garaile
Udalak 24. Korrikan lekukoa eramateko pertsona eta establezimendu bana zozkatu ditu, eta Elizetxea eta Zituene izan dira irabazleak.
Euskararen Egunean egin bezala, 24. Korrikaren aitzakian Errenteriako Udalak herriko establezimenduetan zozketa berri bat egin du. Merkataritzan eta ostalaritzan ere ari gara. Korrika gara. lelopean egin dute aipatutako zozketa, eta zehazki otsailaren 23tik hilaren 9ra bitartean kanpaina horretan izena eman duten establezimenduetan egindako erosketengatik zozketetan hartu dute parte herritarrek.
Gauzak horrela, saria 24. Korrikan lekukoa eramatea izan da parte hartu duen establezimenduarekin batera, eta irabazleak, hurrenez hurren, Ane Elizetxea eta Zituene pasta obradore kooperatiboa izan dira.
