'Erraietako tximeleta' kontakizuna aurkeztuko dute gaur
Goitibera konpainiako Saioa Irribarren eta Ander Basalduak aurkeztuko dute. 'Hamaika irakurtzeko jaioak' liburuko pasartea da.
Ander Basaldua eta Saioa IrribarrenGoitibera konpainia Saioa Irribarren eta Ander Basaldua Goitibera antzerki konpainiako kideak dira, eta bien artean ondutako Erraietako tximeleta proiektua Udalbiltzak antolatutako Geuretik Sortuak bekaren hirugarren edizioan hautatuetako bat izan da.
Proiektua hiru fasetan egiten da: ikerketa lehenbizi, dokumentazioa gero eta idazketa azkenik. Eta, dokumentazio lanen lehen bi faseetan Karrika auzoko haurtzaindegi zahar batean egon ziren informazioa biltzen “eta adineko jendearekin eta inguruko memorikoa lantzen duten elkarteekin elkarrizketan”.
Kontatu dutenez, Oiartzunera iritsi aurretik zuten premisa bakarra zen memoriarekin zerikusia zuen zerbait idaztea, eta, hargatik, datu guztiaz aztertu eta ideia nagusiak aukeratu ondotik, azken fasean idatzi zuten kontakizuna Dijitalidadea argitaletxeko Gotzon Barandiaranek lagunduta.
Erratietako tximeleta ipuina gerra ondorengo maitasun istori bat da, eta bertan ahaztuak izan zirenak eta haien bizipenak gogoratzen eta argitara ateratzen dira “gertatutakoa ezagutarazteko eta berriro gerta ez dadin saiatzeko. Gerran isilik bizi behar izan zutenei, sufritu zutenei, torturatu, fusilatu edo ihes egitera behartu zituztenei, laguntza eskaintzegatik errepresaliatu zituztenei eta errepikatu beharko ez liratekeen bidegabekeriak jasan zituztenei omenaldia”.
Gaur arratsaldean, 18:00etan, zehazki, Hamaika irakurtzeko jaioak liburuaren aurkezpena egingo dute udaletxean, eta herritar oro gonbidatu dute hitzordura.
