'Su txikian' bertso saio musikatua egingo dute igandean
1545 argitaletxeak antolatu du hitzordua, eta saioa Literatura plazara jardunaldien barruan kokatzen den topaketa bat da. Sarrerak erosi behar dira.
Igandean (hilak 22) Su txikian bertso saio musikatua egingo dute Landetxe Kultur Aretoan, 18:00etan hasita.
Bertsolariak Andoni Egañana Makazaga, Uxue Alberdi Estibaritz eta Haira Aizpurua Ibargarai izango dira, eta gai jartzailea, berriz, Alaia Martin Etxebeste izango da. Azkenik, saio girotzeaz Bastien Marianne eta Patxi Amulet arduratuko dira.
Literatura plazara egitasmoaren barruan antolatutako hitzordua da igandeko topaketa, eta 1545 argitaletxeak antolatu du.
Sarrerak aurrez erosi behar dira online. Hala ere, egunean bertan ere egongo da horiek erosteko aukerarik.
