Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Mineralak, fosilak eta dinosauroak nagusi Luberri museoan

Pazko Astean mineralen eta fosilen tailerrak egingo dituzte museoan. Maiatzaren 16an, baina, Errioxako Igea herriko interpretazio zentro paleontologikora joango dira.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/03/25

Luberri museoak urteko zenbait egunetan antolatzen ditu jarduerak, baina jaiegunetan edota oporretan ekitaldi bereziak egiten dituzte. Noski, oraingoan ere ez da gutxiagorako izango, jakinarazi baitute apirilaren 8an eta 10ean zenbait jarduera egiteaz gainera, maiatzean Igeara (Errioxa) joango direla.

Pazko Asteari dagokionean, mineralen tailerra eta fosil tailerra egingo dituzte. Lehena apirilaren 8an izango da, eta egun horretan mineralen tailerra egingo dute 8 urtetik gorako biztanleentzat. 11:00etatik 13:00etara izango da saioa, eta bi zatitan banatuko dute: lehen zatian mineralak zer diren eta zein erremintaren bidez identifikatu daitezkeen ikasiko dute parte hartzaileek. Bigarrenean, berriz, identifikazio jolasa egingo dute, eta zati horretan mahaietan dauden mineralak banan banan identifikatu beharko dituzte.

Fosil tailerra da Luberri museoak Pazko Astean familiei begira antolatu duen beste jarduera, eta horretan bost urtetik gorako pertsonek hartu ahal izango dute parte. Egun horretan bi txanda egingo dituzte, 11:00etan eta 16:00etan, eta hori ere bi zatitan banatuko dute. Hartara, lehen zatian azalpenak emango dituzte, eta bigarren zatian benetako fosilen moldeekin igeltsuzko fosil bat sortuko dute.

Luberritik Igeara
Pazko Astean egingo dituzten egitasmoez gain, Errioxara irteera egingo dute maiatzaren 16an (larunbata). Zehazki, Igea herrira joango dira egun pasa egitera, betiere geologia eta paleontologia ardatz izanik.

Bidean Luberri museoaren eskutik geologia azalpenak jasoko dituzte, eta bertara iristean Igea Interpretazio Zentro Paleontologikoa bisitatuko dute. Han, dinosauroei buruzko ikerketaren gaur egungo egoera zein den kontatuko dute, eta Riojavenatrix lacustris espinosaurido sailkatu berriari buruz hitz egingo dute. Gero, Los Cayos iknita aztarnategia bisitatuko dute, eta enbor fosilizatu bat ere ikusiko dute. 

Autobusez joango dira Igeara, eta prezioa 30 eta 35 euro artekoa izango da. Oiartzundik 8:00etan abiatuko dira, eta Donostiako Anoeta Pasealekuko 5. zenbakian ere igotzeko aukera egongo da.  Irteera horretarako izena eman behar da 943 26 05 93 zenbakira deituta edota mezu elektroniko bat bidalita.

Euskal Herrian dinosaurorik egon al zen?
Dinosauroen alorrean sakontzen jarraitzeko, apirilaren 18an, 11:00etan, Luberri museoan Euskal Herrian dinosaurorik egon al zen? hitzaldia emango dute. Gainera, hitzordu horren amaieran Errioxako irteeraren inguruko zenbait datu emateaz gain, inskripzioa egiteko aukera ere egongo da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.