Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Olatzarren babes ofizialeko etxebizitza berriak nahi ditu EAJk

Olatzarreko lursail librea etxebizitza babestuak sustatzeko baliatzea proposatu dute jeltzaleek.

Olatzarren bukatzear dauden etxebizitzak.EAJ
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2026/03/26

Olatzarren babes ofizialeko etxebizitza berriak aktibatzea nahi du Lezoko EAJk. Hala jakinarazi du helarazitako prentsa ohar bidez, nabarmenduta etxebizitza eskuratzea arazo nagusietako bat bihurtu dela Lezoko bizilagun askorentzat, “eskaintza eskasiak eta emantzipatzeko zailtasunak bereziki eragiten diete gazteei eta bizi proiektua Lezon garatu nahi duten familiei”.

Aterabidea babes ofizialeko etxebizitza berriak eraikitzea dela sinistuta azaldu da alderdi jeltzalea eta ildo horretan, Olatzarren dagoen lursail librea “aztertzea eta aktibatzea” proposatu du, harentzat, lur zoru hori “funtsezko tresna” bihurtu baitaiteke “etxebizitza merkatuan egun dagoen presioa arintzeko”.

Alkatetzan den EH Bilduri “ekimen falta” egotzi dio: “Gaur egun Lezon diren babes ofizialeko etxebizitza guztiak EAJk bultzatutako proiektuak dira. Altzateko babes ofizialeko etxebizitzak talde jeltzaleak udal gobernuan izan zen bitartean proposatu eta landu ziren. Gobernuan ardura izan dugunean, frogatu dugu etxebizitza babestu erreal eta eraginkorra bultzatzeko gai garela. Gaur egun Olatzarren egiten ari diren etxebizitza babestuak ere gure taldearen lanaren emaitza dira”.

Tentsio handiko eremu

Joan den otsailean onartu zion Eusko Jaurlaritzak tentsio handiko eremu izaera Lezori. Hori gertatu ahal izateko baldintza zehatzak bete behar dituzte udalerriek, eta aurre lanketa bat egin diagnostiko zehatza izan eta hiru urterako etxebizitza plan bat garatzeko. Lezoko udalak badu berea.

Besteak beste, hiru urteko epean —iraupen hori du tentsio handiko eremu izendapenak, berritzeko aukerarekin— 158 etxebizitza babestu eta zuzkidura bizitoki berriak sustatzea aurreikusi du udalak egin duen etxebizitza planean. Batetik, udaberrian dira bukatzekoak Olatzarreko 33 babespeko etxebizitzak, nahiz tasatutako 24ak.  Gainera, izendapena jasotzeko unean jakinarazi zuen Mikel Arruti alkateak, Olatzarren beste 33 etxebizitza babestu egingo direla, eta Isastin beste hamasei; azken horien kasuan, promotorearekin aztertu behar dutela  zein izaerakoak izango diren adierazi zuen orduan Arrutik. Halaber, Aralar kaleko gazteentzako zuzkidura eta alokairuzko 52 apartamentuak desblokeatzeko bidean direla esan zuen alkateak.

 

Erlazionatutako edukiaLezoko Etxebizitza Plana, ahobatez aurreraUrratsa bai, baina erabateko soluzioa ez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.