Bertiz abentura parkera egingo du irteera topalekuak
Ekainaren 5etik 7ra izango da irteera (ostiraletik igandera), baina izena emateko azken eguna hilaren 29a izango da.
Oiartzungo topalekuak asteburu pasa egingo du Bertiz abentura parkera ekainaren 5etik 7ra. Ostiraletik igandera izango da irteera, eta oraindik denbora geratzen bada ere, hilaren 29a izango da izena emateko azken eguna.
Horretarako, txangora joan nahi duen orok instagram bidez jakinarazi edota mezu elektroniko bat idatzi beharko du.
