Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Labore Oarsok bi langile kontratatu nahi ditu

Oiartzungo dendarako dendari baten bila eta dendarien oporrak eta bajak egingo dituen bi pertsonen bila ari dira. Apirilaren 7a baino lehen bidali behar da curriculuma.

labore oarso Bi lan eskaintza iragarri ditu Labore Oarsok
Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/03/27

Labore Oarsok jakinarazi duenez, azken hilabeteetan jauzi kualitatiboak ematen ari da proiektua; familia-bazkide kopurua ere emendatzen ari dela diote, eta ondorioz, horrek guztiak lan karga areagotu duela.

Gauzak horrela, bi lan eskaintzaren berri eman dute. Batetik, lan talderako kide iraunkor baten bila ari dira. Aldi baterako kontratua eskaintzen dute, mugagabe egiteko aukerarekin. Astean 30 orduko lan jarduna da, eta lanaldia astelehenetik larunbatera egiten dute, txandaka. Ordutegia egunaren arabera aldatzen dute, baina goizez eta arratsaldez egiten dute, gainerako lan taldearen ordutegiaren osagarri.

Bigarren eskaintza, aldiz, behar puntualetarako da. Aldi baterako lan kontratua eskaintzen dute, ordezkatu beharko den dendariaren lan jardunaren araberakoa, astean 25 ordukoa. Lan jarduna astelehenetik larunbatera txandaka izango da, goizez eta arratsaldez. Hala ere, aurreratu dute gainerako langileen oporraldia nagusiki ekainetik urrira bitartean kontzentratzen dela. Halaber, bajak aurreikusten “oso zailak” direnez, lan poltsan pare bat pertsonarekin kontatu nahi lukete.

Hona hemen xehetasunak eta eskakizunak:

  • Dendaren ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 09:30-13:30 / 16:30-20:00
    • Asteazkenetan: 09:30-20:00
    • Larunbatetan: 10:00-13:00
  • Ardurak eta betebeharrak:
    • Finkatutako irizpideak jarraituz, denda hornitzeea
    • Bazkide kontsumitzaileekin tratu adeitsua izatea
    • Hornitzaileei harrera, eskariak ongi datozela egiaztatu eta dagokion kasuan itzulketak bideratzea
    • Kontsumitzaileek erosketak kobratzea
    • Asteroko enkarguen kudeaketa
    • Biltegiaren antolaketa egokiaz arduratzea
    • Dendan eskaintzen diren produktuen ezagutza
    • Dendaren garbiketa
    • Programa informatikoa ezagutu eta elikatzea
  • Balorazio irizpideak:
    • Dendari bezala eskarmentua izatea
    • Euskaraz zein gazteleraz ongi hitz egin eta idazteko gaitasuna izatea
    • Elikadura burujabetzaren ezagutza
    • Taldean lan egiteko gaitasuna
    • Langilea eta bizia izatea
    • Baikortasuna, enpatia eta jarrera eraikitzailea
    • Egoki komunikatzeko gaitasuna
    • Informatikako ezagutza
    • Labore Oarsoko bazkide izatea
    • Oarsoaldekoa izatea
    • Herrigintzan esperientzia izatea
    • Ordenatua, proaktiboa eta erabakiak hartzeko gaitasuna izatea

Oro har, Labore Oarsoren proiektuaren printzipio eta filosofiarekin bat egiten duten pertsonen bila dabiltza, eta interesa dutenek curriculuma bidali beharko dute helbide honetara apirilaren 7a baino lehen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.