Listorreta MTB Saria, gaur
Alebin eta infantil mailako txirrindulariek mendi bizikleta lasterketa izango dute gaur, Errenterian. 15:30ean itxiko da izen ematea.
Lasterketaren irudi bat: Argazkia: OTXE OTXE Oarsoaldea Txirrindularitza Klubak antolatuta, alebin eta infantil mailako txirrindulariek mendi bizikleta lasterketa jokatuko dute Errenterian. Listorreta MTB Saria jokatuko dute Listorreta parkean, arratsaldeko lauretan hasita.
Aipatu moduan, alebinak eta infantilak izango dira lehiatuko direnak, eta bigarren horien kasuan, gainera, Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da.
Lasterketa hiru txandatan egingo dute: lehenbizi alebin mutilak aterako dira, alebin eta infantil mailako neska guztiak gero, eta, azkenik, infantil mutilak irtengo dira. Orotara 1,6 kilometroko luzera izango du lasterketak, eta irteera eta helmuga Kantinaren parean izango dira.
Izen ematea 15:30ean amaituko da, eta ordu erdi beranduago izango da lehiaketa.
