
Alebin eta infantil mailako txirrindulariek mendi bizikleta lasterketa izango dute gaur, Errenterian. 15:30ean itxiko da izen ematea.

Kexu dira Gabierrota eta Fanderia auzoak lotzen dituen zubiaren itxieragatik. "Presaz" jokatzeko eta zubiaren konponketa bizkortzeko eskatu diote udalari.

2025eko errenta aitorpenaren kanpainaren atarian, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako Udalek herritarrak errenta aitorpena euskaraz egitera animatu dituzte.

Uraren Euskal Agentziak eta Errenteriako Udalak Oiartzun ibaiaren behe arroan burututako naturaren leheneratze proiektuen emaitza aurkeztuko dute.