Oiartzun ibaia hizpide astelehenean
Uraren Euskal Agentziak eta Errenteriako Udalak Oiartzun ibaiaren behe arroan burututako naturaren leheneratze proiektuen emaitza aurkeztuko dute.
Datorren astean, hilaren 30ean, zehazki, URA Uraren Euskal Agentziak eta Errenteriako Udalak urte hauetan Oiartzun ibaiaren behe arroan burututako naturaren leheneratze proiektuen emaitza aurkeztuko dute.
Hori dela eta, Lartzabal, Gabierrota eta Fanderiako bizilagunak gonbidatu dituzte astelehenean 17:00etan egingo den bisita gidatura.
Fanderiako errotan egingo dute topaketa, eta ibaiaren meandrora joango dira gero elkarrekin.

