Aldaketak Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegietako ordutegietan
Galtzaraborda kiroldegiko instalazioak itxita egongo dira apirilaren 2tik 6ra, eta Fanderiakoak, berriz, apirilaren 2an, 3an eta 6an.
Fanderiako igerilekua. Udaberriko oporrak direla eta, Errenteriako Udalak jakinarazi du Galtzarabordako kiroldegian eta Fanderiako igerilekuan ordutegi aldaketak izango direla. Izan ere, Galtzarabordako kiroldegiko instalazioak itxita egongo dira apirilaren 2tik 6ra arte, biak barne.
Era berean, Fanderiako igerilekuko instalazioak itxita egongo dira apirilaren 2an, 3an eta 6an, eta apirilaren 4an, berriz, 9:00etatik 21:30era irekiko dute igerilekua. Hots, apirilaren 5ean 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.
Denboraldi honetako ikastaroei buruzko araudiaren arabera, gaurtik (hilak 30) apirilaren 11ra bitarteko egunetan Fanderia eta Galtzaraborako kirol instalazioetan helduentzako ematen diren ikastaroen ordutegiak eta jarduerak aldatu, eta beste egutegi bat ezarriko dute.
Hala ere, informazio gehiago nahi duenak kirol instalazioetako harreretan galdetu edota 943 44 96 90 (Galtzarabordako Udal Kiroldegia) edota 943 34 44 23 (Fanderiako Udal Igerilekua) zenbakietara dei dezake.
