Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Sareren barrikotea eta Bizardiaren ibilaldi neurtua, besteak beste, apirilean

Oiartzungo Udalak herriko eragileekin batera apirilerako ondu duen egutegia kaleratu du. Ikusi ekitaldien zerrenda albistean.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/03/30

Bihar amaituko da martxoa, eta, ondorioz, apirilera begira jarri da egutegia honezkero. Noski, kultur agendarentzat ere hilabete berri bat izango da, eta urteko laugarren hilabetean oiartzuarrek hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute herrian.

Dagoeneko aurreratu dutenaren arabera, haur eta gaztetxoen hitzorduak izango dira nagusi apirileko lehen hamabostaldian, eta txikienek zinemaz, antzerkiaz eta hainbat tailerrez eta saioz gozatzeko aukera izango dute Abaraxka ludotekaren, Luberri geologia museoaren eta udalaren eskutik.

Gainera, gaztetxoentzako txangoak eta mendi bueltak ere antolatu ditu topalekuak.

Alabaina, oporrak bukatuta ere izango dute etxeko txiki zein gaztetxoen beste zenbait proposamenez gozatzeko aukera.

Hileroko Done Eztebe eliza eta Arizmendienea etxe museoa ezagutzeko bisita gidatuek eta erretiratuentzako seiko urreko karta saioak zein kafe tertuliek ez dute hutsik egite, eta, urteroko zita batzuk ere izango dira apirilean: Sarek antolatzen duen barrikotea apirilaren 11n izango da Elorsoro udal kiroldegian; Abaraxkaren “gure hilak oroitzeko eguna” Ibargain parkean izango da 18an; Olarriren dantzari eguna 25ean izango da, eta 26an, berriz, Gurutzeko Bizardia elkarteak antolatzen duen ibilaldi neurtua izango da.

Esandakoez gain, Labore Oarson kooperatibaren batzar orokorra egingo dute, eta Jakoba Errekondoren hitzaldira bertaratzeko aukera izango da. Gainera, Oiartzun Burujabek Oiartzungo kultur ekosistema birpentsatuz saioa egingo du.

Era berean, Landetxen ikusgai izango diren filmen artean Sorda ikus entzunezkoa izango da, berriki hiru Goya irabazi dituena.

Musikazaleek, bestalde, Kalakan & Berçaits Anaiak taldeen kontzertuaz eta Hezur Berriak bertso saio literario musikatuaz gozatzeko aukera izango dute, eta histori zaleek, berriz, Trikuharri kultur elkarteak antolatutako hainbat hitzaldi, mahai inguru, film eta ibilaldiaz disfrutatu ahal izango dute.

Apirileko agenda osoa ikusteko, egin klik hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.