Urmendi 0-3 herri proiektuaren alde, elkarretaratzea Donostian
'Urmendi beti herri. 0-3 bizirik!' plataformak deituta, protesta egingo dute bihar (hilak 31) Donostiako Hezkuntza delegazioan.
Urmendi beti herri 0-3 bizirik! herri plataformak protesta egingo du bihar (hilak 31), Donostiako Hezkuntza delegazioan -Andia kalea, 13-. Urmendi 0-3 herri proiektua bizirik nahi dutela aldarrikatuko dute bihar, eta beste gauza batzuen artean, honako arrazoiak mahai gaineratu dituzte: “Oiartzunen pedagogikoki aitzindaria den proiektu altxorra dugulako; Euskal Herrian hezkuntza esparruan halako kudeaketa publiko komunitarioa duen proiektu bakarra delako, eta Urmendik 27 urtez ibilbide oparoa egin duelako”.
Elkarretaratzea 11:30ean izango da, eta haurren karroak, haur aulki altuak eta motoak bezalakoak eramateko deia egin dute.
