Andoni Zabala eta Txomin Nazabal, garaile
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala irabazi dute Txostekoek. Zubieta 2 taldearen aurka 40-11 gailendu dira.
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako joko garbiko finala jokatu dute iragan ostiralean, eta pozik egoteko moduan dira Oiartzunen, Txosteko Andoni Zabala Lekuona eta Txomin Nazabal Etxebestek irabazi baitute.
Zubieta 2 taldearen aurka lehiatu ziren Villabonako pilotalekuan, eta 40-11 irabazi zuten Txostekoek.
Partida, gainera, bideo honetan dago ikusgai.
