2026/4/1

'San Juan' baleontzia eta Kanada, ohorezko gonbidatuak

Euskaldunek eta Kanadak duela bost mende baino gehiago ehundutako harremana berriz biziberrituko dute. 'San Juan', gainera, atrakatua egongo da San Pedron, eta bisitatu ahal izango da festibalean zehar.

Udalak %85eko aurrekontu exekuzioarekin itxi du 2025a

2025eko aurrekontu likidazioa aurkeztu zuten plenoan, eta "gauzatze maila handia eta aurreko urtearekiko diru sarreren igoera" nabarmendu zituzten.

Nork botako du Xanistebanetako suziria?

Aurten, lehenengoz, herritar guztiek izango dute txupina botatzeko hautagaiak proposatzeko aukera. Gaurtik hilaren 30era egin ahal izango da hori.

Etxebizitza tasatuen lehen zozketarako onartuen behin behineko zerrenda, argitara

Hasieran etxebizitza bakarra zozkatzea aurreikusi zuten, baina orain ezaugarri berak dituen beste bat gehitu da eskaintzara.

emakumeen etxea oporraldia

Hamaika ekitaldi Emakumeen Etxean udaberriko oporren ondotik

Eraikina itxita egongo da hilaren 7tik (asteartea) 10era, eta ohiko jardunari eutsiko dio hilaren 13tik (astelehena) aurrera.

Esker oneko edo maitasunezko gutunak bidaltzeko aukera

Adinkidek esker oneko edo maitasunezko gutunak idazteko egitasmo bat jarri du martxan. Gutunak entregatzeko azken eguna hilaren 17a da, eta 28an errezitaldi bat egingo da, Trintxerpeko alkateordetzan.

Trafiko aldaketak Altzibarren hilaren 7tik 16ra

ALT6 eremuan egiten ari diren urbanizazio lanak direla eta, zenbait aldaketa izango dira; Kaleberria kalea, esaterako, noranzko bakarrekoa izango da.

Hilaren 11ko asteburuan jarraituko du Giriziaren txapelketak

Iragan asteburuan zortzi partida jokatu zituzten Madalensoron, eta horietatik hiru bikote Oarsoaldekoak ziren.

Gehiago