Trafiko aldaketak Altzibarren hilaren 7tik 16ra
ALT6 eremuan egiten ari diren urbanizazio lanak direla eta, zenbait aldaketa izango dira; Kaleberria kalea, esaterako, noranzko bakarrekoa izango da.
ALT6 eremuan (Aduriz parean) egiten ari diren urbanizazio lanak direla eta, trafiko aldaketak izango dira Altzibar auzoan hilaren 7tik 16ra. Gauzak horrela: Kaleberria kalea noranzko bakarrekoa izango da eta Altzibartik Iturriotz aldera joateko bakarrik erabili ahal izango da; Iturriotz aldetik plazara Olalden barrena igo beharko da, eta, azkenik, Xorrolak Albisturren izango du geltokia.
