Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
INDARKERIA MATXISTA

"Noiz utziko diguzue bizitzen?"

Elkarretaratzea egin dute Iruñeko erailketa matxista salatzeko. 2003az geroztik 136 emakume eta hamahiru haur erail dituzte gizonek Euskal Herrian.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/04/14

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Sanduzelaiko (Iruñea) erailketa matxista salatzeko.

Igande goizaldean 37 urteko emakume bat hil zen etxe bateko hirugarren solairutik erorita, eta, beste behin, Oiartzungo Feministen Asanbladak “mina eta amorrua” adierazi zituen herriko plazan, 2003az geroztik 136 emakume eta hamahiru haur erail baitituzte gizonek Euskal Herrian.

Ohi moduan, hitzartzearen hasieran babes osoa adierazi zien asanbladako kideek eraildako emakumearen familiari, lagunei eta gertukoei.

Gero, honela jarraitu zuten: “Behin eta berriz diogu barruan dugula gaitza. Gure bikotekide, bikotekide ohi, aita, seme edo anaiak ari dira gu hiltzen. Azken hamar egunetan muturreko indarkeriazko hiru kasuren berri izan dugu. Nahikoa da! Amorruak eta minak ez dute etenik! Gizonek zuen erantzukizuna duzue honetan guztian. Egiturazko arazo honen sostengatzaileak zarete. Noiz bukatu behar duzue zuen arteko konplizitate eta isiltasunarekin? Noiz utziko diguzue bizitzen?”.

Hots, sistema hau emakumeentzat “jasanezina” dela esanez jarraitu zuten: “Sistema zisheteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kolonial honetan emakumeok emakume izate hutsagatik erailtzen gaituzte, eta indarkeria matxista egunerokotasunean jasan behar izaten dugu; lantokian, kalean, etxean. Erailketak indarkeria matxistaren aurpegirik lazgarrienak dira. Premiazkoa da egiturazkoa den indarkeria honekin amaitzea; egunero zapaltzen gaituen sistema krudel hau irauli behar dugu”.

Era berean, nabarmendu zuten erakunde publikoek ere badutela zer egina, baliabideak beharrezkoak direlako horrelako egoerak saihesteko eta gertatu aurretik neurriak hartzeko. Hartara, diote ez direla nahikoak erakunde publikoek abian dituzten programak eta baliabideak; “gaurko kasua horren adierazle da. Izan ere, emakumea bere etxean zela, indarkeria matxistagatik urruntze agindua zuen bikotekide ohia, gizonezkoa, etxean sartu da. Istilua izan ondoren, emakumea etxetik ihes egiten ahalegindu da leihotik, eta saiakera horretan galdu du bizia”.

Hartara, azpimarratu dute benetako justizia bat izan dezagun, erabaki arduratsuak hartu behar dituztela. “Prebentzioa eta areta behar ditugu emakumeok, eta indarkeria matxistarekin amaitzeko politika feministak eta ausartak behar ditugu. Ez digute kendutako bizitza itzuliko erailketa baten ondoren esaten dituzuen hitzek”.

Azkenik, gehitu zuten emakumeak ez direla biktimak soilik, subjektu politikoak ere badirela, eta autodefentsa feminista ez dela soilik norbera defendatzea, gure arteko aliantzak eraikitzea, elkar zaintzea eta biolentziari aurre egiteko gaitasun kolektibo eta politikoa garatzea baizik. “Gure bizitzak defendatzeko prest gaude, elkarrekin eta tinko. Gure artean aliantzak sortzen, gune seguruak eraikitzen, ahizpatasunetik eta kolektibotasunetik politika egiten jarraituko dugu. Egungo egoera irauli behar dugu denok aske bizi ahal izateko”.

Erlazionatutako edukiaSanduzelaiko erailketa matxista salatzeko, elkarretaratzea
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.