Eñaut Elorrieta Donibanen izango da igandean
Kontu Kantari, Pasaiako Solasaldi Musikatuen egitasmoaren barruan artista gernikarra Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.
Kontu Kantari, Pasaiako Solasaldi Musikatuen egitasmoaren barruan, Eñaut Elorrieta kantugile eta abeslari gernikarra Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango da igandean (hilaren 19an), 19:00etan. Elorrietaren doinuez gozatzeaz gain, artistarekin solasean aritzeko aukera izango dute Donibaneko gunera bertaratzen direnek. Sarrerek 5 euroko kostua dute, eta Bibe atarian eskuratu behar dira.
