
Hilaren 30era arte egongo da bozkatzeko aukera. Sariduna UKABek, udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten kirol aholku kontseiluak, aukeratuko du.

Bi modalitate izango ditu lehiaketak, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta modalitate bakoitzean adin tarte desberdinetako herritarrei zuzendutako bi kategoria daude: 16tik 35 urte bitarteko poeta gazteentzat bata, eta 36 urtetik gorakoentzat, bestea.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du Xenpelar AEK Euskaltegiak lagunduta, eta hilaren 30etik maiatzaren 31ra egingo dute, doan.

Errenteriako Udalak Merkatuzar egokituko du, Jose Luis Caso aretoa hain zuzen ere, herritarrak elkartu eta Real Sociedad eta Atletico Madrilek jokatuko duten Kopako finala zuzenean jarraitzeko.

Arditurri parketxeak hilaren 26an egingo ditu sai arreen inguruko hitzaldia eta ibilaldia. Teleskopioekin ere ikusiko dituzte hegazti sarraskijaleak.

Kontu Kantari, Pasaiako Solasaldi Musikatuen egitasmoaren barruan artista gernikarra Juanba Berasategi aretoan izango da, 19:00etan.

Lanak aurkezteko epea GAO Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta maiatzaren 8ra arte izango da zabalik.