Sai arreak ezagutzeko aukera izango da hilaren amaieran
Arditurri parketxeak hilaren 26an egingo ditu sai arreen inguruko hitzaldia eta ibilaldia. Teleskopioekin ere ikusiko dituzte hegazti sarraskijaleak.
Arditurri parketxeak Sai Arreak gertutik ezagutzeko jarduera antolatu du hilaren 26rako. Zehazki, inguruan dauden kabiak teleskopio bidez ikusteko aukera izango da, eta, beraz, Aiako harrian habiak egiten dituzten hegazti sarraskijale horien bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera izango da.
Aldez aurretik, baina, sai arreen inguruko hitzaldi bat egingo dute hezitzaileek, eta gero egingo dituzte ibilaldia eta teleskopio saioak. Euskarazko hitzaldia 10:00etan izango da, eta ibilaldia ordu bete geroago hastea aurreikusten dute.
Bisitak lau euroko prezioa du hamabi urtetik beherakoentzat, eta hamabi urtetik gorakoentzat, haatik, sei eurokoa. Alabaina, aurrez erreserba egin behar da 943 49 42 48 edota 688 89 50 68 zenbakietara deituta zein mezu elektroniko bat idatzita.
