Poesia lehiaketaren hirugarrena, abian
Bi modalitate izango ditu lehiaketak, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta modalitate bakoitzean adin tarte desberdinetako herritarrei zuzendutako bi kategoria daude: 16tik 35 urte bitarteko poeta gazteentzat bata, eta 36 urtetik gorakoentzat, bestea.
Poesia lehiaketaren hirugarren ekitaldia, martxan da. Lekuona Fabrika Poesia Lehiaketaren hirugarren ekitaldia martxan da. Poemak aurkezteko epea oinarriak GAO Gipuzkoako Aldizkari ofizialean argitaratu ondorengo egunetik maiatzaren 6ra arte aurkeztu ahalko dira. Bi modalitate izango ditu lehiaketak, euskarazkoa eta gaztelaniazkoa, eta modalitate bakoitzean adin tarte desberdinetako herritarrei zuzendutako bi kategoria daude: 16tik 35 urte bitarteko poeta gazteentzat bata, eta 36 urtetik gorakoentzat, bestea.
Iaz egin moduan, aurten ere ekainean Sihara Nuño poetaren tailerrean ikasturtean zehar sortutako olerki lanekin Lekuona Fabrika antologia poetikoa argitaratuko dute; horixe da lehiaketaren sari nagusia, antologia horren parte izatea. Gainera, lehen saria eskuratzen dutenek, 300 euro, antologiaren 4 ale, poesia liburu sorta bat, eta liburutegiko opari kita jasoko dute.
Bigarrens ariei, berriz, antologiaren 2 ale, poesia liburu sorta bat, eta liburutegiko opari kita jasoko dute.
Oinarriei dagokienean, edonork parte har dezake, gaia librea da, gehienez ere orrialde batekoa izango da, eta parte hartzaileak adin tartea zehaztu beharko du. Lekuona Fabrikan aurkez daitezke lanak presentzialki, edo e-postara mezua bidalita. Oinarriak eta bidalketa informazioa kontsultatzeko klik hemen.
Lanek jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute. Irabazleak maiatzaren 18an jakinaraziko dituzte.
