(H)ikastaroa: noka eta toka nonahi aritzeko
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du Xenpelar AEK Euskaltegiak lagunduta, eta hilaren 30etik maiatzaren 31ra egingo dute, doan.
(H)ikastaroa antolatu dute Hitanoa, hiketa, noketa eta toketa, edo aditz etikoan trebatzeko (H)ikastaroa antolatu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak Xenpelar AEK lagun. Noka eta toka nonahi, eroso eta abileziaz aritzeko tresnak ematea du helburu tailerrak eta hilaren 30ean hasiko da. Parte hartzea doakoa.
Hilabete iraungo du, maiatzaren 30ean bukatuko da, eta bitarte horretan, bost ostegunez egingo dituzte saioak Xenpelar AEK Euskaltegian, Borja Arbelaitz Villaquiranek gidatuta. Tailerraren ordutegia, 18:00etatik 20:00etara.
Parte hartzeko izena eman behar da, eta hilaren 28a da azken eguna. Galdetegia bete behar da horretarako, (klik hemen) eta doakoa izango da ikastaroa.
Bestalde, ekainaren 4an eta 11n Hitanoaren gaineko hitzaldiak ondu dituzte. horien gaineko informazio zehatzagoa emango duela jakinarazi du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, data hurbildu ahala; izena ez da eman beharko hitzaldi horietan parte hartzeko.
