Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

800.000 euro bideratu ditu udalak Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara iaz

1.194 lagunek egin dute laguntzen eskaera. Eusko Jaurlaritzaren eskumena bada ere, bideratutako diru kopurua ez da nahikoa erantzuteko; udalak horretara bideratutako diru zatia handitu du aurten ere, eskatzaile guztiek ezinbestekoa duten laguntza jasotzen dutela bermatzeko.

Otaegi eta Zabala gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/04/17

1.194 herritarrek eskatu zuten GLL Gizarte Larrialdietarako Laguntza iaz. Urtez urte handitzen ari da kopuru hori, azken urteotako prezio gorakadak eraginda, baita adin txikikoen eta emakumeen premia espezifikoak areagotzeak ere ekarri du gerioz eta errenteriar gehiagok izatea laguntza horien beharra. Horien gaineko balorazioa egin dute gaur Aizpea Otaegi alkateak eta Naroa Zabala Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak.

GLLra bideratutako diru kopurua aurten ere handitu egin duela udalak azaldu du Otaegik, eta datu esanguratsua eman, 2021. urtetik %113 hazi da arlo horretara udalak egindako ekarpena; 2025an, 866.820 euro bideratu zituen udalak laguntza horietara, “neurri horren bidez, herrian Gizarte Larrialdietarako Laguntzen premia duen herritar orok bermatuta izango du berau jasotzeko eskubidea baldintzak betetzen baditu, azken urteetan  Eusko Jaurlaritzaren ekarpena txikitu bada ere”.

Laguntza horiek “ezinbestekoak” direla pertsona kalteberentzat esan du alkateak, “oso premia oinarrizkoei erantzuteko ezinbestekoak dituzte, hala nola, elektrizitatea, ura, berokuntza edo alokairua”.

Eusko Jaurlaritzaren eskumena badira ere laguntza horiek, egun eskaintzen duen diru zatia ez dela nahikoa premia hori asetzeko jarri du nabarmen Otaegik, “alde horretatik udalerri batzuek laguntza horiek izapidetzeari uzten diote Eusko Jaurlaritzak jarritako aurrekontua bukatzen zaienean. Errenteriako Udalak, ordea, inor atzean uzten ez duen udalerri bidezkoago bat eraikitzeko duen konpromisoaren ildotik, udalaren diru kutxa erabiltzen du laguntzei eusteko”. Eusko Jaurlaritzak diru zatia laguntza horietako 2021eko eta 2023ko parametroen oso antzekoetan eusten diola bere ekarpenari azaldu du, eta hori horrela, Errenteria-Oreretak, gero eta zama ekonomiko handiagoa jasaten duela.

Horren adibide jarri du 2025an laguntza horietara jaurlaritzak bideratutako kopurua: 842.118 eurokoa izan zen. Eskumena berea izanik ere, Errenteriako Udalak kopuru hori gainditu zuen 866.820 euro bideratuta.

Zaurgarritasunaren mapa kezkagarri horretan kezkatzeko hainbat datu: Emakumeak eta adingabeak dira nagusi egoera zaurgarrian eta kalteberatasun ekonomikoan daudenen artean. Hori horrela, Agintaldi Planean lehentasunezko arlo jo ditu udalak zaintza eta berdintasuna. Datu gehiago eman ditu Otaegik zaurgarritasunaren mapa hori hobeto osatu eta egoera egoki interpretatzeko lagungarri direnak: 2025an GLLak jaso zituzten 1.194 pertsonen artetik 716 emakumeak ziren, %60; 478 gizonak, %40. Nabarmentzeko beste datu bat, halaber, jasotzaile guztien %69 Espainiako Estatuan jaioak ziren.

Berariaz aipatu ditu adin txikikoak bizi diren familia unitateak Otaegik, “nabarmen handitzen ari baitira laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten dituzten adingabeak dituzten bizilekuak”. Hori berresten duen datu bat eman du alkateak, “larrialdiko diru sarrera hori jasotzen duten adingabeen kopuruak %30 igo da bi urte exkaxetan. Hori dela eta aipatutako aurrekontuen gehikuntzaz gain, adin txikikoak dauden bizikidetza unitateetan egin beharreko esku hartze sozio hezitzaileak aurrera eramateko ere aurrekontuak handitu dira”. Hori bakarrik ez, eskolekin koordinazioa hobetu da azkarrago atzemateko egon daitezkeen kalteberatasun egoerak.

Aurtengo aurrekontuan %12,6 hazi da udalaren ekarpena gizarte babesera, “igoera horrek azaltzen du udal honek zaintzarekin duen konpromisoa”. Igoera hori batez ere, Gizarte Larrialdietakorako Laguntzen igoeran oinarritzen dela azaldu du Otaegik, “kalitatezko Etxez Etxeko Arreta zerbitzuaren alde egiten den hobekuntzan eta apustuan, eta bazterkeria profiletarako zerbitzuen gehikuntzan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.