
Hilaren 26an (igandea da) izango da ibilaldia, eta edonork hark dezake parte. Aldez aurretik eman behar da izena irteeran parte hartzeko.

EB-Mercosur itunaren kontrako ekintza egin dute gaur Baserritarren Bilguneko zenbait kidek. Lezoko sarbidea blokeatu dute, bertan kateatu dira.

Ingurumenarekin eta herritarren sentsibilizazioarekin duen konpromisoari helduz, hainbat neurri jasangarri iragarri ditu jaialdiak.

Ana Isabel Pinedak Errenteria Atletismo Taldeko kideka zazpi maratoi egingo ditu, zazpi egunetan atletismoko zazpi pistetan diabetesa ikusarazteko.

Babirusa Danza konpainiak dantza proiektu komunitarioa gauzatuko du Errenteria-Oreretan. Esperientzia artistiko eta kolektibo berezia proposatzen du taldeak. Herritarrak parte hartzera animatu ditu udalak.

Urte bikaina darama Xabier Salillas martxa lasterkari antxotarrak, bi probatan gailendu baita. Orain, begiz jota du azaroan Monakon jokatuko den Munduko Txapelketa.

Aurtengo omenduak Egiluze eta Donostia sagardotegiak dira. Sagardo Egunari hasieratik eman dioten babesa, laguntzeko prestutasuna, konplizitatea eta konpromisoa aitortu diete biei.

1986ko abenduaren 17an egin zuen debuta Uriak Realarekin, Cadizen. Ordutik, hamar urte segidan izan zen talde txuri-urdinean. Kopako bi final bizitzeko aukera izan zuen, 1987koa eta 1988koa.

Eskultura irakurketaren performancea eta 'Euskal eskultura bizirik' erakusketaren dokumentala aurkeztuko ditu igandean (hilak 19) Pagoarte elkarteak. 19:00etan izango da, Landetxen.

Bixi-Bixi elkarteak antolatuta, Tirabira taldeak kontzertua eskainiko du igandean (hilaren 19an) Kultur Aterpean, 12:30etik aurrera.

Itsas Mendi Musika Taldeak antolatuta, txaranga horrek Donibaneko auzoa musikaz blaituko du datorren larunbatean, 12:00etatik aurrera.

Udalekuetan hezitzaile gisa aritu nahi dutenek hilaren 20ra arte dute izena emateko aukera. Horiek online egin behar dira.

Ekainaren 24an Alokabidek familia horiek kaleratuko dituela salatu du Etxebizitza Sindikatuak eta instituzio publikoek ez dietela inolako aterabiderik eskaini.