Auzo batzarren lekukoa, Pontikara
Auzotarren kezkak eta premiak jasotzen ditu udalak batzar horien bidez.
Aurreko astean hasi zituen udalak bi urtean behin egiten duen auzo batzarren dinamika. Aste honetakoak eginda, Pontikaren txanda heldu da. Datorren astean egingo du batzarra bertan, auzotarren kezka eta premiak jasotzeko, eta agintaldiaren barruan auzo horretan aurreikusiak dituen proiektuak azaltzeko.
Hilaren 23an izango da batzarra, 18:00etan, auzo elkartean. Aizpea Otaegi alkateak, Bernar Lemos, eta Yolanda Martin zinegotziek hartuko dute parte.
Udalak bileran parte hartzera deitu ditu auzotarrak.
