'Gure hilak oroitzeko eguna' egingo dute igandean
Abaraxkak antolatuta egingo dute jarduera igandean (hilak 19). Hasiera batean bezperan egitekoak ziren, baina eguna aldatu dute.
Abaraxka Oiartzungo Udal Ludotekak antolatuta, Gure hilak oroitzeko eguna egingo dute igandean (hilak 19).
11:30ean izango da hitzordua Ibargainen, intxaurrondo inguruan, eta beste gauza batzuen artean, bertsoak, musika eta poesia izango dira.
