Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ingurumen inpaktua murriztuko du Pasaia Itsas Festibalak

Ingurumenarekin eta herritarren sentsibilizazioarekin duen konpromisoari helduz, hainbat neurri jasangarri iragarri ditu jaialdiak.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/04/17

Ingurumenarekin eta herritarren sentsibilizazioarekin duen konpromisoari helduz, Pasaia Itsas Festibalak ingurumen inpaktua murrizteko neurri jasangarriak hartu ditu. Jaialdiak aurreko ekitaldian, 2024koan, lortu zuen lehen aldiz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiria, festibalak ingurumenean izan zezakeen eragina arintzera bideratutako Jasangarritasun Plan bat martxan jarri zuelako.

Plan horri jarraipena emango diote maiatzaren 14tik 17ra bitartean egingo den festibalean, mugikortasunean, transakzioetan eta hondakinetan neurriak hartu baitituzte sustatzaileek; hala nola, 0 kilometroko zerbitzuen kontratazioa, garraio publikoaren erabilera, birziklatzea, hondakinen kudeaketa edo paperaren murrizketa.

Teo Alberro Pasaiako alkateak eta Pasaia Itsas Festibalaren presidenteak adierazi du jasangarritasuna ez dela “gehigarri bat”, festibalaren “izaera ulertzeko modu bat” baizik: “Ezin ditugu bereizi gure kultura ondarea eta ingurumenaren zaintza, Pasaiarentzat nahi dugun etorkizunaren eta gure ingurune naturalarekiko erantzukizun kolektiboaren parte baitira”.

Era berean, honako deia egin die Pasaiara etorriko diren bisitariei: “Festibalera hurbiltzen direnek goza dezaten nahi dugu, baina badia zain dezaten ere nahi dugu. Horretarako, jakina, erakundeok neurri zehatzen bidez hartu behar dugu lidergoa, baina erronka kolektiboa da. Erakundeok, lankidetzan, garraio publikoa bultzatuko dugu, bizikletentzako aparkalekuak prestatuko ditugu, edalontzi berrerabilgarriak eskainiko ditugu eta hondakinak gaika biltzen guneak sortuko ditugu. Hemendik, bertakoei eta bisitariei dei egiten diegu konpromiso horrekin bat egin dezaten”.

Xabier Agote Albaolako presidentea eta festibaleko zuzendaria Alberroren ildotik mintzatu da: “Gure festibala hartzen duen ingurune natural sentikorraz jabetu behar dugu, eta kontu handiz ibili. Jendeari dei egiten diot norberak bere aletxoa jar dezan, festibalaren egunetan ingurumen inpaktua murrizteko. Milaka pertsona pilatuko gara leku txiki batean, eta saihestu egin behar dugu autoz joatea edo zaborra itsasora joatea”.

Bestalde, honakoa nabarmendu du Gloria Vazquez Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Administrazioko zuzendariak: “Pasaia Itsas Festibala bezalako ekitaldiek erakusten dute posible dela kulturaz eta itsas ondareaz gozatzea, ingurumena errespetatuz, eta jasangarritasuna antolaketa erabaki bakoitzean txertatuz. Hondakinak murriztea, mugikortasun jasangarriaren aldeko apustua edo tokiko hornitzaileei bultzada ematea ez dira neurri isolatuak, sendotu nahi dugun eredu baten parte baizik. Erronka da, edizioz edizio, gero eta arduratsuagoa den jaialdi baterantz aurrera egitea, erakundea zein herritarrak inplikatuz Pasaiako badia bezalako espazio baliotsu bat zaintzen”.

Beste jasangarritasun irizpideak

Festibalak lehen ediziotik garraio publikoko edo bizikleten aldeko apustua egin du. Hortaz, aurtengo ekitaldian soilik bizikletaz doazenek aparkatu ahal izango dute, zehazki Trintxerpeko Gernika plazan jarriko diren bizikletentzako aparkalekuetan eta Donibaneko motoen aparkalekuetan.

Horrez gain, sustatzaileek erosketa eta kontratazio arloetan ere jasangarritasun irizpideak kontuan hartu dituzte. Bide horretan, hurbileko enpresen zerbitzuak lehenetsi dituzte, garraioaren C02 emisioak eta lehengaiak eta material ez kutsagarriak erabiltzen dituzten zerbitzuak murrizteko. Paperaren inprimaketa ere murriztu dute, esaterako, formatu digitaleko programak lehenetsiz. Ingurumen irizpideak ere kontuan hartuko dituzte lonjaren estalkian jarriko diren artisauak hautatzerakoan.

Hondakinen kudeaketari dagokionean, jaialdiak aldarrikatzen du “hondakin onena sortzen ez dena dela”, eta aurreko urteetan bezala, edalontzi berrerabilgarriak harriko dira ostalaritza jardueren eskura. Edalontzi horiek salgai egongo dira informazio guneetan, eta erabili ondoren, haien ondoan jarriko diren bidoietan utzi ahal izango dira. Euro bateko prezio dute, eta horien salmentatik lortzen den dirua Zaporeak elkartera bideratuko da. Era berean, hondakinen gaikako bilketa sustatzeko kartelak jarriko dira, edukiontzietan eta ostalaritza establezimenduetan.

Pasaiara bertaratuko direnei lau ekintza “oso erraz” proposatu dizkiete, festibala jasangarriagoa izan dadin: garraio publikoa erabiltzea, edalontzi berrerabilgarriak erostea, hondakinak gaika sailkatzea eta badiara zaborrik ez botatzea.

Erlazionatutako edukiaPasaia Itsas Festibalaren laugarrena, maiatzaren 14tik 17raZaporeak eta ISH Pasaia Itsas Festibalean izango dira‘San Juan’ baleontzia eta Kanada, ohorezko gonbidatuak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.