Zazpi maratoi, zazpi egunetan, diabetesa ikusarazteko
Ana Isabel Pinedak Errenteria Atletismo Taldeko kideka zazpi maratoi egingo ditu, zazpi egunetan atletismoko zazpi pistetan diabetesa ikusarazteko.
7 maratoi 7 egunetan Euskal Herriko 7 atletismo pistetan erronka solidarioa egingo du Ana Isabel Pineda Errenteria Atletismo Klubeko elkarteko kirolari eta monitoreak. Datorren asteartean izango da, hilaren 21ean, Beraungo Estadioko atletismo pistan, Gipuzkoako Diabetesaren Elkarteak antolatuta eta Errenteriako Udalaren languntzarekin. Helburua, diabetesa ikusaraztea, gizartea sentsibilizatzea eta ikerketa zientifikorako dirua biltzea.
Zazpi egunetan jarraian zazpi maratoi egitea da erronka, Euskal Herriko herri ezberdinetan, kirola, gainditze pertsonala eta konpromiso soziala bateratuz. Kirol erronka bat da, bai eta mugimendu solidario bat ere, itxaropen mezu bat transmititu, bizi ohitura osasungarriak sustatu eta diabetesaren inguruko ikerketa zientifikoa bultzatu nahi duena.
Hilaren 19tik 26ra ariko da Pineda erronka handi hau egiten, egunero pista ezberdin batean maratoi bat eginez eta hilaren 21ean Mikel Odriozola Estadioan egingo du, 13:00etatik 19:00etara.
Udalak parte hartzera animatzen ditu herritarrak, “egun hau entrenatzetik harago doalako. Atletismoa ere konpromisoa, balioak eta pertsonekiko laguntza dela erakusteko aukera bat da, erronka honen parte aktiboa izanik”.
Laguntzeko modu ezberdinak daude: Pineda pistan lagundu eta bakoitzak nahi dituen kilometroak korrika eginez parte hartuz; dortsal solidarioa erosiz (10€) –Taldean dortsalak erosteko eta elkarrekin parte hartzeko antola daiteke–; erronkaren kamisetarekin lagundu (15€).
Dortsalak eta kamisetak webgune honetan eskura daitezke, eta baita probaren egunean bertan Beraungo Estadioan ere.
Errenteriako Udalak talde eta familia guztiak animatu ditu ekimen horretan parte hartzera: “Kirolak pertsonen ondoan egoteko ere balio duela partekatzeko, babesteko eta gogoratzeko eguna izango da”.
