Kontzertu solidarioa, Zaporeak elkartearen alde
Niessen elkarteak antolatuta, igandean izango da 19:00etan Madalenaren ermitan.
Kontzertu solidarioa antolatu du Niessen elkarteak. Bildutakoa, Zaporeak elkartearentzat izango da. Igandean izango da kontzertua, 19:30ean hasita.
Emanaldian Lorea Lopez sopranoak eta Lucia Arzallus piano jotzailea ariko dira. Sarrera doakoa izango da.
