Udaleku irekietan hezitzaile gisa aritzeko deia
Udalekuetan hezitzaile gisa aritu nahi dutenek hilaren 20ra arte dute izena emateko aukera. Horiek online egin behar dira.
Pasaiako Udala uztaileko udaleku irekiak antolatzen ari da. Udaleku horietan hezitzaile gisa aritu nahi dutenek hilaren 20ra (astelehena) arte dute izena emateko aukera.
Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko beharrezkoa da 18 urte izatea eta euskara ondo menperatzea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie; hala nola, begirale titulua izatea, euskara C1 maila ziurtatzea eta formazioa eta aurreko lan esperientzia.
Izena emateko sistema aurreko urteetako berbera izango da, eta informazio guztia Aisialdi Euskaltzalearen webgunean kontsultatu ahal izango da. Webgune horretan egin beharko da izen ematea.
Horrez gain, hautaketa prozesuko talde elkarrizketak hilaren 24an izango dira, Trintxerpeko Udal Euskaltegian.
