Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaIngurumena

"Portuan sartzen denak eragin zuzena du hemengo baserrietan"

EB-Mercosur itunaren kontrako ekintza egin dute gaur Baserritarren Bilguneko zenbait kidek. Lezoko sarbidea blokeatu dute, bertan kateatu dira.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo
2026/04/17

Baserritarren Bilguneko zenbait ordezkarik Pasaiako Portuko sarrera blokeatu dute gaur goizean, hain zuzen, Baserritarren Borroken Nazioarteko Eguna dela probestuz. Dozena bat lagun Lezoko sarbidean kateatu dira, pankarta erraldoi baten aurrean, aldarrikapen argi batekin: EB-Mercosur ituna salatzea. Ordu erdi inguruz ez dute kamioien sarrera edo irteerarik baimendu. Ertzaintza agertu eta bertaratutako guztiak identifikatu ondoren amaitutzat eman dute aldarrikapen ekintza. 

Gaurkoaren arrazoi nagusia, honakoa: “agerian utzi nahi dugu azpiegitura hau funtsezkoa dela eredu agroindustrialarentzat eta ezinbestekoa EB-Mercosur akordioa gauzatzeko”, esan du bilguneko kide batek. Elikadura burujabetzaren aldeko aldarria eraman dute gaurkoan portura, bertan adierazi dutenez, “hori baita naturaren ustiaketa mugagabea, korporazio handien monopolioa, landa eremuko bizitzaren suntsiketa eta nekazaritza eta abeltzaintza herrikoiaren desagerpena indartzen duen eredu agroindustrialaren aurrean erresistentzia bidea”. 

Elikadurak ezin duela gutxi batzuentzako negozio izan aldarrikatu dute, ozen: “Gure erabateko aurkakotasuna adierazi nahi diogu kapitalismoaren hazkundearen azken mugarria den EB-MErcosur merkataritza itunari, izan ere eragin zuzen-zuzena du Atlantikoaren bi aldeetako baserritarrengan”. 

Aipatutako itun hori “laster” gauzatuko dela ohartarazi dute gaur, nahiz eta Europa zein Hego Ameriketako nekazarien erakundeak eta jendartea orokorrean “modu ezin argiagoan horren kontra azaldu diren”. Itun hori “inposizio antidemokratiko nabarmena” dela gaineratu dute. Akordio honek hegoaldeko herrialdeen espoliazioa legeztatzen duela diote, “artifizialki merkatutako nekazari produktuen inportazio masiboaren bidez”. 

Baserritarren Bilguneko ordezkaria, gaur: “Prezio jaitsiera horren atzean, Europan ozta-ozta mantentzen eta oinarrizkoak diren lan baldintza duinen eta naturaren zaintzaren desagerpena dago. EB-Mercosur akordioak nekazaritzako elikagaien lobby handien monopolioa areagotzeaz gain, lurra esku gutxitan metatzea ahalbideratzen du, baso azalera handien suntsiketa dakar, lurraren, airearen eta uraren kutsadura sortzen du eta erregai fosilekiko erabateko menpekotasuna sustatzen du”.

Agroekologia eta elikadura burujanbetzaren alde egiteko premiaz aritu dira, “eredu harrapakari horren aurrean”. Elikagaiak ekoizteko modu seguruak izateaz gain, tokian tokiko sare eta kulturak indartzen dituztelako haien arabera: “lurraldea zaintzen du eta bertako errekurtsoak modu egokian baliatzen ditu”. 

“Eragin zuzena”
Pasaiako Portuari erreparatuz, Brasildik edota Argentinak datozen soja eta zerealen ate nagusia dela azaldu dute (urteko 300.000-500.00 tona), baita ongarri kimikoena eta fitosanitarioena (30.000-75.000 toka urteko). Eta akordioak portuaren garrantzia areagotuko duela diote kezkati, “kalkulatzen baita zama kopurua handituko dela %20 eta %70 bitartean”. Gaur blokeatu duten portua Euskal Herrian eredu agroindustrialaren “oinarrizko eta ezinbesteko pieza” dela salatu dute, “geopolotika eta bertako errealitatearen arteko konexio puntua”. Portuan sartzen denak bertako baserrietan “eragin zuzena” duela diote. 

Bide batez, “agroindustriaren gose bukaezinaren ondorioz” Brasilen orain dela 30 urte eraildako nekazariak gogoan izan dituzste gaurko ekintzan, “orduan bezala, gaur egun munduaren leku askotan desagerrarazten eta hiltzen dituzten nekazariak”. 

Mezu argi batekin bukatu dute gaurko ekintza: “Ozen esan nahi dugu gaur eta hemen ere badaudela arrazoiak borroka egiteko. Izan ere, martxan daude beste batzuk gu desagerrarazteko eta gaur egun ordezkariak diren Europako poilitikariak, era antidemokratikoan, inposatzen ari dira, Euskal Herriko alderdien ageriko babesaz edo isiltasun konplizeaz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.